Aresoko gazteak ondoko herrietakoak baino lasaiagoak direla dio ikerketa batek

Juana Mari SAIZAR 2010eko azaroaren 11

Gizarte Zerbitzuek lau herrietan egin dute azterketa

Gizarte Zerbitzuek Goizueta, Arano, Leitza eta Aresoko gazteen inguruko ikerketa bat egin du soziologo baten bidez. Cederna Garalur erakundearen dirulaguntzarekin egin da, eta horren arabera, gure herriko gazteak lau herrietako lasaienak direla ondorioztatu da. Behar denean mugitzen omen dira, denak elka­rrekin ibiltzen direnak dira, baina gauza berrien inguruan kezka eta jakinmin oso gutxikoak direla dio ikerketak, nonbait gurasoen ondoan eroso bizi omen dira.

Hau gizartearen isla omen da. Izan ere, helduek ere bide berdina egiten omen dute, lasai xamar bakoitza bere etxeetan egonez. Hau guztia, beti ere, aipatu ikerketaren arabera.

Honekin lotuta, lehendabiziko gazte eguna antolatu dute Goizuetan larunbat honetan, azaroak 13, eta gonbidapena egin zaie 15 urtetik hasi eta 30 urte bitarteko gazteei hara azaldu eta parte har dezaten.

Egitaraua kronika honen azpiko aldean eta Goizuetako kronikan irakur daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun