Mendizaleentzat ikastaro interesgarria antolatu du Mendibil Mendi Taldeak: ordenagailuari aplikatutako GPS ikastaroa. Azaroaren 20 eta 21ean izanen da Erleta eskolan, eta Jaime Eguzkitza Gipuzkoako Mendi Federazioko kideak eskainiko du. Ikastaroaren edukia ondokoa izanen da: compeGPS LAND programa instalatu eta konfiguratu; mapa digitalen formatuak; WPT, ibilbide eta Track-en erabilerak; GPSaren datuen transmisioa programara eta alderantziz; irudiak esportatu eta inprimatu eta kanpoan GPSarekin egindako praktikan landutako datuen aplikazioa. Mendiko GPSaren erabilera eta oinarrizko informatika menperatzea beharrezkoak izanen dira eta gehieneko ikasle kopurua 14koa izanen da. Aurrerako bazkideek lehentasuna izanen dute. 40 euro ordaindu beharko ditu bakoitzak, eta bazkideek 20 euro. Izen-ematea eta informazioa: mendibilaurrera@hotmail.com-en edo 636 509598-n.