Tren geltoki zaharrean aterpea eta BTT zentroa

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 11

Garai bateko geltoki zaharra aterpe turistiko eta mendi bizikleta zentro bilakatuko da etorkizunean, eta horrekin batera, informazio puntua eta eskualdeko produktuen salmentarako gunea ere izanen da. Ho­rretarako erabiliko dira Nafarroako Gobernuak bideratuko dituen 300.000 euroak. 2012an eta 2013an 150.000na euroko inbertsioa eginen du. Horrela jakinarazi zuen Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuko Antolaketa Zuzendariak joan den hilabetean Bertizen.

Bestalde, atzeratu ziren Uitziko tuneleko lanak hilabete honetan bukatzea aurreikusia dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun