120 perretxiko mota sailkatu dituzte Mikologialdian

Ttipi-Ttapa 2010ko aza. 11a, 15:18

HITZA

Balorazio «oso baikorra» eginez joan da ALKE Kultur Taldea, Mendibil Mendi Taldea eta mikologiazaleek elkarlanean antolatutako Hirugarren Mikologialdia. Urria­ren 21etik 23ra, ostegunetik larunbatera, jende asko ibili zen mendira joan­ eta perretxikoak biltzen. Eta larunbat arratsaldean bildutakoak sailkatu ondotik, igandearekin, urriak 24, erakusketa prestatu zuten udaletxeko karrapean: guztira 120 mota bereizi zituzten. Erleta eskolako neska-mutikoek mikologiarekin lotuta egindako marrazkiak ere ikusgai izan ziren. Baina ikusi bakarrik ez, dastatzeko aukera ere izan zen plaza inguruan. Ziza, barengorri, esnegorri eta onddoen 300 pin­txo banatu baitziren. Horrez gain, herritarrek egindako eta gaia­rekin lotutako argazkiak herriko saltokietako erakusleihoetan ikusgai egon ziren. Mikologialdiaren harira, merkatari batzuk dendak apaintzera ere animatu ziren. Beraz, jendearen erantzuna ikusita, antolatzaileak pozik: «parte-hartzea haundia izan da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun