San Martin Eguna larunbat honetan ospatuko da

Maider ANSA 2010eko azaroaren 11

Kanpaien joaldiaren inguruko azalpenekin hasiko dira San Martinetako ospakizunak. Ilunabarrean, berriz, Piano Bat Bertsotan emanaldia izango da. Jabier Legarreta eta Maider Ansa

Lehiaketako argazkiak 12rako eraman behar dira

Egitarau osatua pres­tatu da aurten ere larunbatean, azaroak 13, ospatuko den San Martin Egunerako.

 

Elizatik kanpanak

18:30ean elizatik kanpanak joko ditu An­ttonio Exkerrak garai bateko ohitura ezagutarazteko.

Garai batean, denbo­ran oso urruti joan gabe­, Euskal Herriko herri gehienetan kanpanek balio haundia zuten berta­koentzat. Goizean eguna argitzerako jo­tzen­ ziren zenbait kanpaikada, eguerdian maldan lanean zebiltzanek Angelusa entzutearekin zekiten bazkaria laister batean izango zutela au­rrean, ilunabarrean erre­tiratzeko ere elizako kanpanak jotzen ziren... Norbait hiltzean, sua zenean, udan harria bota ez zezan konjuroak egin behar zirenean... Edozein motatako abisua zela ere, kanpaikadak joaz enteratzen zen jendea zer zen pasatzen ze­na, eta zer esanik ez, jai bezpera, meza edo bes­telako festaren bat ira­gartzeko zenean! Egoe­ra bakoitzean, noski, joaldia ezberdina izango zen eta hori dena ikasiko dugu An­tto­nio­ Exkerraren lagun­tzaz­­ arratsaldeko lehen orduan.

 

‘Piano bat bertsotan’

19:15 inguruan Piano Bat Bertsotan emanaldiak kantatzeko eta entzuteko aukera eskainiko du.

Jagoba Astiazaran Zestorrak pianoa joaz inprobisatuko ditu momentuan entzuleek eskatutako euskal kantak eta Ainhoa Ansa herritarra izango da bertaratutakoak kantatzera gonbidatzeko ardura izango duena. Hitzekin eta kantekin jolasteko aukera polita izango da, pantaila baten lagun­tzaz, entzun nahi den kan­taren letra jarraitzeko aukera ere izango baita. Lehenengo aldia da Piano Bat Bertsotan Aranon izango dela eta proiektu hau entzuteko eta ikusteko azkenekotako aukera izango da Aranokoa, oraingoz denbora batez uzteko asmoa baitute bi partaide gazteek.

 

Afaria

Meza eta gero, urteroko legean, taloak eta gaztainak erreko dira giro ezin hobean afal­tze­ko. Ezkerran Bordako sa­gardoak bustiko ditu­ zintzurrak eta nahi duen­ guztia gonbidatua dago bertara.

 

Bitartean egin beharreko lanak

Gogoan izan, Arano gaitzat hartuta egingo den III. argazki lehiaketan parte hartzeko, argazki bat eraman beharko dela Kontsejura 12rako beranduenez.

Bestalde, Aranoko aldizkariaren izena erabakitzen lagundu nahi duenak, Kontsejun ja­rrita dagoen buzoian utz dezala bere hitz aukeratua edo izen berezia. Aranon noiz­bait­ entzuten zen eta aspaldian entzun ez duzun hitz hori, edo dena delako arrazoiarengatik be­rezia iruditzen zaizun hori, bere esanahiarekin, paper batean ida­tzi eta bota 13a baino lehen! Ea hitz polit pila biltzen dugun!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun