Leitzalarrean informazio gunea eraiki du Leitzako Udalak

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 8a

Informazio gunea eraiki du Udalak Leitzalarrean. Ezkerraldean ageri den etxea ere moldatu nahi luke Udalak mendizaleem babesteko lekua izan dezaten. Elene Arrazola

Garai bateko plazako harategian ere informazio puntu bat egin nahi du

Leitzara hurbiltzen diren turistei informazioa eskaintzeko asmoz bi gune egokituko ditu Leitzako Udalak. Horietako bat Leitzalarrean izanen den informazio gunea izanen da, Ixkibarko berendulekutik hurbil eta egun osoan zabalik izanen da. Bestea, garai batean plazako harategia izan zen eraikinean eginen den informazio puntua izanen da.

Leitzara hurbiltzen diren turistei informazioa eskaintzeko asmoz bi gune egokituko ditu Leitzako Udalak. Horietako bat Leitzalarrean izanen den informazio gunea izanen da, Ixkibarko berendulekutik hurbil eta egun osoan zabalik izanen da. Bestea, garai batean plazako harategia izan zen eraikinean eginen den informazio puntua izanen da.

Leitzalarreako informazio guneari dagokionez, laister zabalik izanen dela jakinarazi dute udaletxetik, eraikinaren moldaketa lanak bukatu direlako eta informazio panelak jartzea bakarrik falta delako. Ixkibarko berendulekutik abiatzen den bidea hartuta nahiko hurbil eraiki da harrizko gunea, garai batean ardiborda zegoen lekuan. Horretarako 130.000 euroko inbertsioa egin da eta Nafarroako Gobernuak %75eko dirulaguntza eman du.

Eraikin berriak aterik ez duenez, urte osoan zabalik egonen da eta Leitzalarreako basoari buruzko sei informazio-panel jarriko dira, euskaraz, gazteleraz, katalanez eta ingeleraz. Honela, inguru horretako aisialdi guneei, Izaietako natur monumentuei, Aitzmurdiko zuhaitz motzei eta garai bateko meatze eta olei buruzko informazioa izanen da ikusgai. Eraikin berriaren inguruan dagoen baserri zaharra ere moldatzeko asmoa du Leitzako Udalak etorkizunean, “mendizaleek atsegiteko edo euriaz babesteko leku bat izan dezaten”, Xabier Zabalo alkateak aipatu duenez.

 

Turismo bulegoa plazako harategian

Turismoa bultzatzeko helburu horretan, garai batean plazako harategia izan zen lokala moldatzen hasi dira udal langileak, informazio puntu ttiki bat egokitu asmoz. Oraindik ez da irekiera egunik zehaztu, lanak auzolanean egiten ari direlako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun