San Martin Eguna larunbatean ospatuko dute Aranon

Maider ANSA 2010eko azaroaren 11

Ezkilen joaldiarekin hasiko dira larunbateko ospakizunak Aranon. Jabier Legarreta

Lehiaketarako argazkiak eramateko azken eguna azaroaren 12a izanen da

Arratsaldeko 18:30ean elizatik ezkilak joko ditu Anttonio Exkerrak garai bateko ohitura ezagutarazteko. Garai batean, denboran oso urruti joan gabe, Euskal Herriko herri gehienetan ezkilek balio haundia zuten bertakoentzat. Goizean eguna argitzerako jotzen ziren zenbait kanpaikada, eguerdian maldan lanean zebiltzanek Angelusa entzutearekin zekiten bazkaria laister batean izango zutela aurrean, ilunabarrean erretiratzeko ere elizako kanpanak jotzen ziren... Norbait hiltzean, sua zenean, udan harria bota ez zezan konjuroak egin behar zirenean... Edozein motatako abisua zela ere, kanpaikadak joaz enteratzen zen jendea zer zen pasatzen zena, eta zer esanik ez, jai bezpera, meza edo bestelako festaren bat iragartzeko zenean! Egoera bakoitzean, noski, joaldia ezberdina izango zen eta hori dena erakutsiko du Anttonio Exkerrak arratsaldeko lehen orduan.

19:15 inguruan Piano Bat Bertsotan emanaldiak kantatzeko eta entzuteko aukera eskainiko du. Jagoba Astiazaran Zestorrak pianoa joaz inprobisatuko ditu momentuan entzuleek eskatutako euskal kantak eta Ainhoa Ansa herritarra izango da bertaratutakoak kantatzera gonbidatzeko ardura izango duena. Hitzekin eta kantekin jolasteko aukera polita izango da, pantaila baten laguntzaz, entzun nahi den kantaren letra jarraitzeko aukera ere izango baita. Lehenengo aldia da Piano Bat Bertsotan Aranon izango dela eta proiektu hau entzuteko eta ikusteko azkenekotako aukera izango da Aranokoa, oraingoz denbora batez uzteko asmoa baitute bi partaide gazteek.

Meza eta gero, urteroko legean, taloak eta gaztainak erreko dira giro ezin hobean afaltzeko. Ezkerran Bordako sagardoak bustiko ditu zintzurrak eta nahi duen guztia gonbidatua dago bertara.

Argazki lehiaketarako lanak

Gogoan izan behar da, Arano gaitzat hartuta egingo den III. argazki lehiaketan parte hartzeko, argazki bat eraman beharko dela Kontsejura azaroaren 12rako, ostiralerako beranduenez.

Bestalde, Aranoko aldizkariaren izena erabakitzen lagundu nahi duenak, Kontsejun jarrita dagoen buzoian utz dezala bere hitz aukeratua edo izen berezia. Aranon noizbait entzuten zen eta aspaldian entzun ez duzun hitz hori, edo dena delako arrazoiarengatik berezia iruditzen zaizun hori, bere esanahiarekin, paper batean idatzi eta larunbata baino lehen bota behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun