Parrokiko ikasturtea hasi da eta katekesian hasi behar duten haurrekin bilera egin du apaizak. Eskolan, Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik seigarren mailara bitarteko haurrak hasiko dira eta hitzordua asteazken arratsaldetan egin dute, 16:00etan.
Beste proposamen batzuk ere martxan jarri nahi ditu, hala nola, helduentzako katekesia, koru txiki baten hasiera eta igandetako mezaz gain, asteazken arratsaldetan katekesi ondoren meza.