Urrezko domina eskuratu du Unai Onsalok Munduko Txapelketan

Juana Mari Saizar 2010eko urriaren 28a

Unai Onsalo txapeldun izan da frontoi osoan eskuz banakako modalitatean. FIPV

Garaipenagatik lagunek ongi-etorria egin diote herrian

Unai Onsalo urrezko dominarekin itzuli da herrira Pauen jokatutako Munduko Pilota Txapelketa irabazi ondoren. Medina mexikarraren aurka jokatu zuen finala eta hau faboritoa izanda ere, Unaik 22-20ko emaitzarekin irabazi zion.
Herrira iristerakoan, herriko gazteek ongietorria egin zioten, txanpaina ireki eta suziriak ere bota ziren. Gero lagun artean afaldu zuten Pake Toki elkartean. Bere esanetan, bere amonaz gain, Areso eta Berastegiko herritarrei eskaini die txapela eta herriak oso harro hartu du hau, eskerrik asko. Nahiko estresatuta iritsi zen herrira hamar eguneko kontzentrazioaren ondoren, eta hori dela eta egun batzuk libre hartu ditu atseden hartzeko. Orain herriko mendietan dabil ehizean.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun