Hasi dira Atekabeltzeko lanak

TTIPI-TTAPA 2010eko urriaren 28a

Utzitako argazkia

Atekabeltz eraikina herrigune moduan egokitzeko obrak hasi ditu Udalak. Lehenengo fasean, teilatua, fatxadak eta leihoak berrituko zaizkio eta lanek 192.000 euroko aurrekontua izanen dute. Atekabeltza herrigune bihurtuz, herriko eragileak elkartu eta autogestioz kudeatuko duten gunea sortzea da Udalaren nahia, hau da, eragile sozial, kultural, sindikal eta bestelakoentzako txokoa prestatu nahi da. Xabier Zabalo alkateak adierazi digunez, «aspaldi faltan botatzen den azpiegitura izan nahi du saiakera honek». Nafarroako Kutxaren Zuk aukeratu, zuk erabaki ekimenaren barrenean ere aurkeztua du Udalak Atekabeltzeko egitasmoa, 288.000 euroko aurrekontuarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun