Orantzaroaren usadioa izanen da hizpide azaroaren 5ean Liburutegian eginen den hitzaldi eta mahai-inguruan. Orantzaroaren gaineko ikerketaren azalpena emanen da, baina horrez gain, herritar batzuen testigantza biziak ere entzuteko aukera izanen da eta usadioa aberasteko proposamenak ere bilduko dira. 19:30ean izanen da.