Urtea amaitzerako, Mankomunitateko Euskara Zerbitzutik eskainitako laguntza bati esker, aldizkari ttiki bat kaleratu ahal izango dugu Aranon. Bertako kontuak eta bestelako berriak plazaratzeko balioko du eta lan talde bat ilusioz dabil aldizkaria osatzen. Falta dugun gauzetako bat, ordea, izena da!
Izena aukeratzeko herrikoen laguntza eskatu nahi dugu. Kontsejun jarriko dugun buzoian Aranon noizbait entzun zen eta aspaldian entzun ez duzun hitz hori, edo dena delako arrazoiagatik berezia iruditzen zaizun hitz hori, bere esanahiarekin, paper batean idatzi eta botatzea da eskatzen dena! San Martinak arteko epea izango du lehiaketa honek. Lagundu aldizkariarentzat izen egokia aukeratzen!