Azaroaren 6an, Kontsejun jarriko dute Ezkerran Bordako sagardoari lagunduko dion afaria. Barrikote honetan bakailao tortilla jarriko dute Imanolek eta Ainhoak hasteko, bakailaoa saltsa berdean segidan eta saiheskia gero. Giro ezin hobea eta jateko eta edatekoa zer esanik ez! Afaltzera joan nahi duenak Kontsejun eman beharko du izena azaroaren 4a baino lehenagotik.
San Martin
Aurten ere talo eta gaztain jatea izango dira San Martinetako giroa bilduko dutenak. Azaroaren 13an ospatuko da San Martinetako festa, azken urteetan egin izan den bezala, eta aurten ere izango da kultura emanaldirik herritarrei begira. 18:00etatik aurrera hasiko da festa eta meza eta gero, ilunabarra girotzeko, taloak eta gaztainak erretzen ariko dira batzuk; txistorra, hirugiharra, txokolatea eta gazta prestatzen beste batzuk eta, kanpoaldean ere, nola ez, jendea egotea espero dugu jateko egongo den guztia nonbait gordetzeko.
Bestalde, aurten ere izango da Arano gaitzat hartuta egiten dugun argazki lehiaketa, hirugarrena hain zuzen. Kontsejura eraman daitezke argazkiak, sobre batean sartuta. Pertsonako argazki bakarra aurkeztuko da eta argazkiaren atzean izen-abizenak edo etxearen izena jarri behar dira. Argazkiari izenburua jartzea ere eskatu da. San Martin Egunean erakusketa ikusgai egongo da Kontsejun.
Zikiro jatea
Zikiro jatea aurten San Martinak eta hurrengo ostiralean, hilak 19, egingo da Kontsejun. Afari horretarako ere izen-ematea tabernan bertan egin beharko da.