Urriarekin batera hasi da zinema denboraldi berria Leitzako Zineman. Filmak ostiral gauetan, 22:30ean, eta igandetan, 19:30ean, eskainiko dira. Urriaren 22 eta 24an, adibidez, Michael Hanekeren “La cinta blanca filma” emitituko da. Eta hilaren 29an eta 31n, berriz, David Sladeren “La saga Crepúsculo: Eclipse”. Sarrera sei euro kostako da.
Zugarramurdin ere
Aipatzekoa da, modu berean, Zine eta Sorginkeria zikloaren barrenean “Akelarre” filma ikusteko aukera izanen dela urriaren 23an, larunbatean 19:00etan Zugarramurdiko Sorginen Museoan. Sarrera doan izanen da eta filma euskaraz izanen da.