III. Mikologialdia ospatuko da Leitzan urriaren 20tik 24ra

TTIPI TTAPA 2010eko urriaren 20a

Igandean eginen da ontto eta zizen erakusketa, baita haurren marrazkiena ere. TTIPI TTAPA

Igandean ontto eta zizen erakusketa eta marrazki lehiaketako lanak ikusgai izanen dira karrapean

Aurten hirugarren aldiz Mikologialdia antolatu du Leitzako ALKE Kultur Elkarteak, Udalaren eta Mendibil Mendi Taldearen laguntzarekin. Urriaren 20tik 24ra ontto eta zizak bilduko dira taldetan eta haurrek marrazkiak eginen dituzte eskolan erakusketarako. Igandean ontto eta zizen erakusketa ez ezik, marrazkiena ere eginen da Karrapean.

Aurten hirugarren aldiz Mikologialdia antolatu du Leitzako ALKE Kultur Elkarteak, Udalaren eta Mendibil Mendi Taldearen laguntzarekin. Urriaren 20tik 24ra ontto eta zizak bilduko dira taldetan eta haurrek marrazkiak eginen dituzte eskolan erakusketarako.

Larunbatean, urriaren 23an, 09:30ean haurrekin mendi ateraldia eginen da ontto eta zizak biltzera eta arratsaldean, bildutakoaren sailkapena eginen da.

Igandean, urriaren 24an, azkenik, 11:00etatik aurrera, erakusketa mikologikoa eta eskolako haurren marrazki lehiaketaren erakusketa eginen dira Karrapen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun