Unai Onsalo herriko pilotaria Pauen izan da Munduko Pilota Txapelketa jokatzen. Hau idazterakoan oraindik ez genuen emaitzarik lortua baina zorterik onena opa diogu, hurrengo alean idatziko ditugu xehetasunak.
Bestalde, Adur Etxezarreta herriko txirrindulari gaztea Kantabrian izan zen Espainiako Txapelketan. Nafarroako selekzioaren aritu zen eta bere mailan 70 lehiakideren artean, zortzigarren gelditu zen. Orain, denboraldi hau bukatuta, negu partean eskiatzen hasiko da eta hiru hilabeteko kontzentrazio bat prestatua dute Jakan (Huesca), Eguberri ondoren. Han izango da Adur ere, baina bere berri aurrerago idatziko dugu.