Oñatin (Gipuzkoa) jokatzen den Nazioarteko Artzain Txakur Lehiaketan hamahiru urte pasatu eta aurten azkenean Antonio Alustiza nagusitu da, Ttiki txakurrarekin. Lehenengo fasean lehena geratu zen, bigarrenarengandik puntu batera. Eta bigarren fasean lan oso ona egin ondoren puntu dezente kendu zizkion bigarrenari. Zazpi urteko txakurrak Antonioren esanak umil eta arin-arin bete zituen, eta hori izan zen artaldea ongi menderatzeko gakoa.