Iaz baino 6.000 euro gutxiago atera dira uso postuen enkantean

Juana Mari Saizar 2010eko urriaren 13a

128 kiloko basurdea harrapatu dute Leitza eta Aresoko ehiztari kuadrilla honek. Utzitako argazkia

Guztira 12.000 euro atera dira 26 ehiza postuetan

Uso ehizako postuak kostata bete dira bigarren enkantean. Guztira 26 postu dira eta aurten ateratako dirua 12.000 eurokoa izan da, iaz baino 6.000 gutxiago. Krisiaren eragina eta usoaren pasearen norabidea aldatu dela izan daitezke diruaren beherakadaren zergatiak.

Denboraldia hasi orduko basurdea

Basurde ehiza garaia irailean ireki zen eta Areso eta Leitzako kuadrilla batek 128 kiloko basurdea harrapatu zuten. Tiroa eman ziona Francisco Pellejero herritarra izan zen. Ez da ohikoa halako pisuko animaliak ehizatzea, inoiz ez omen zaie horrelakorik tokatu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun