Argazkian ageri den lagun kuadrillak –Ezkurra eta Leitzakoak– Peru-harri museoa bisitatu zuen irailaren 2an. Eta beraien sorpresarako, bisita gidatua bukatzen ari zirela, hainbat lagun bizikletaz igotzen ikusi zituzten. Eta hantxe agertu zen Dudley Herschbach kimikako nobel sariduna, Etxenike ikertzaile ospetsuarekin. Plazaolako trenbidean barna etorriak zirela esan zuten.