Hileta zibilak behin betiko onartuak

TTIPI-TTAPA 2010eko urriaren 13a

Udaletxean hileta zibilak egiteko aukera izanen da hemendik aurrerak. Udalak uztailean eman zion araudiari hasierako onespena, eta abuztu hasieran Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Alegazioak aurkezteko epea bukatu, eta ez denez erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onespena eman zaio araudiari. Herrian erroldatuak daudenek 50 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek 100 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun