Mikologialdia

TTIPI-TTAPA 2010eko urriaren 13a

Aurten hirugarren aldiz Mikologialdia antolatu du ALKE Kultur Elkarteak Udalaren eta Mendibil Mendi Taldearen laguntzarekin. Urriaren 20tik 24ra  ontto eta zizak bilduko dira taldetan eta haurrek marrazkiak eginen dituzte eskolan erakusketarako. Urriaren 23an, 09:30ean haurrekin mendi ateraldia eginen da ontto eta zizak biltzera eta arratsaldean, bildutakoaren sailkapena eginen da. Urriaren 24an, azkenik, 11:00etatik aurrera, erakusketa mikologikoa eta eskolako haurren marrazki-lehiaketaren erakusketa eginen dira Karrapen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun