Haritza Eskabazioak laguntzaile zutela, seigarren aldiz egin da aurten bizikletaz Ereñozutik Aranorako bidea.15 lagunez osatutako taldeak eguraldi apartarekin egin zuen bidaia, beharbada beroegi, baina egun pasa egiteko ezin hobea. Helmugara lehena iritsi zena Iñaki Goikoetxea izan zen, bigarrena Mikel Otegi eta hirugarrena Garikoitz Etxebeste; beteranoetan Oier Santakrutz izan zen azkarrena eta nesketan lehena Josune Uzkudun. Aipatutako guztiek saria jaso zuten.