Erantzun ederra ikastaroei

Esteban AROTZENA

Angel Salaberria

Inoiz ez bezalako erantzuna eman diote herritarrek Udalak antolatu dituen ikastaroei. Yoga suertatu da aurten arrakastatsuena, 25 lagunekin, tartean hiru gizonezko; Oihanaren margogintza taldea 17 emakumek osatu dute; Izaskunekin soinketa eginen dutenak 23 izanen dira, eta Amaiarekin aerobic-a 11 lagunek eginen dute. Ez da esan beharrik izanen, noski, azken bi talde hauetako kide guztiak ere emakumeak direla.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun