Giro ederra izan zen Leitzako Aurrera elkartearen egunean

TTIPI TTAPA 2010eko urriaren 5a

Karrapeko herri bazkarian gustora ibili zen jendetza. Elene Arrazola

Jendetza bildu zen karrapeko bazkarian, asko blusa beltza jantzita

Leitzako Aurrera elkartearen eguna ospatu zen joan den larunbatean, urriaren 2an. Orain artekoan bazkideen erantzuna ona izan bazen, laugarren edizio hau oraindik jendetsuagoa izan zen, batez ere karrapean egin zen herri bazkaria.

Leitzako Aurrera elkartearen eguna ospatu zen joan den larunbatean, urriaren 2an. Orain artekoan bazkideen erantzuna ona izan bazen, laugarren edizio hau oraindik jendetsuagoa izan zen, batez ere karrapean egin zen herri bazkaria.

Goizean, txistularien dianaren ondotik, haurrek jolasteko aukera ederra izan zuten tirolina, rokodromoa eta zaldi ibilaldiekin. Horretaz gain, pilota eta futbito partidak eta dantzarien saioa ere ikusgai izan ziren. Bazkal aurretik, Aurrera elkarteko bazkideek poteoa egin zuten Incansables txarangarekin.

Bazkarian, bazkide asko Aurrera elkarteko blusa beltzarekin izan zen, antolatzaileek eskatu bezala. Bazkari goxoaren ondotik, Ingurutxoa dantzatzera animatu ziren asko, txistularien doinuak lagun zituztela.

Arratsean, afari-berendua eskaini zen Aurrera elkartearen atarian eta eguna borobiltzeko, orkestra-gizonak giroa jarri zuen plaza inguruan, jendea dantzara animatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun