Aurrera elkartearen pesta larunbat honetan eginen da

TTIPI TTAPA 2010eko urriaren 1a

Plazan zaldiekin ibiltzeko aukera izanen dute aurten ere haurrek. Artxiboko argazkia

Egun osoan izanen dira ekitaldiak

Dena prest dago larunbatean, urriak 2, Aurrera Kirol Elkartearen urteko hitzordurik nagusietako baterako: Aurrerako Pestarako, alegia. Goiz-arratsaldez izanen dira ekitaldiak.

Dena prest dago larunbatean, urriak 2, Aurrera Kirol Elkartearen urteko hitzordurik nagusietako baterako: Aurrerako Pestarako, alegia. Goiz-arratsaldez izanen dira ekitaldiak.

09:00etan txistulariekin diana eginen da. 10:00etatik 13:00etara rokodromoa, tirolina eta zaldiak izanen dira umeentzako plazan. 10:30ean Aurrerako Kirol Jolasen eskutik futbol partida jokatuko da plazan. 11:00etan Aurrerako pilotarien pala partida jokatuko da plazan. 12:00etan Aurrerako dantzariek saioa eskainiko dute plazan. 13:00: Incansables txarangarekin poteoa eginen da eta 14:30ean Aurrerako bazkideen bazkaria. Bazkalondoren, bazkideek Ingurutxoa dantzatuko dute plazan. Ondotik txarangarekin poteoa eginen da. 21:30ean luntxa izanen da Aurreran eta 22:30ean Joxe Mendizabalekin dantzaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun