Hirurteko Planerako proiektuak

Juana Mari SAIZAR 2010eko irailaren 29a

Nafarroako Gobernuaren Hirurteko Plangintzaren barruan 2010­eko abeltzaintzarako dirulaguntzak ze­haz­tu ditu Udalak. Hala nola, Urteagako itxi­tura, Autzeneko Borda eta Luxianako Bordaren tartean bidea, Felipe Borda, Iruñegi eta Otsaidako Bordara ura eramatea, Pe­droneko Bordara aska eta ura eramatea, Egoa­rre eta Martiñoneko Bordara pista eta Uli mendira pista berria.

Hau guztia zein­ en­presak egingo duen erabaki gabe dago orain­dik, nahiz eta deial­dia egina dagoen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun