Inguruko beste herriekin batera, Mendialdea Mankomunitatean sartu garenetik, hondakinen bilketa aldatu egin da. Hala, neurri handiko traste zaharrak dagoeneko ez dira Axeneko Borda azpian utzi behar. Edukiontzia ere kendu egin dute, eta orain, hiru aukera daude: Leitzara eraman, Emauseko Trapuketariei deitu eta dohain etorriko dira etxera edo bestela, Mankomunitateko 948 510044 telefonora deitu.