Nafarroako Dantzari Federazioak eta Aurrera elkarteko Dantza Taldeak antolatuta Nafarroako Euskal Dantzarien Eguna egin zen irailaren 11n, eta horren harira, dantzariz bete zen herria: Amaiur, Agoitz, Arantza, Ardantzeta, Aurrera, Basakaitz, Erreka, Harizti, Mikelats, Oberena, Orritz eta Txorizuri dantza taldeak etorri ziren. Eskolatik hiru multzotan abiatuta, kalez kale ibili ziren saioak eskainiz. Musikarien laguntzarekin kasik bi orduko kalejira egin ondotik, talde guziak plazara bildu ziren eta han denek elkarrekin dantzatu zuten.