Mendialdeko Mankomunitatean plastikozko ontziak, latak eta brickak biltzeko edukiontziak jarri zirenetik 28 Tona bildu dira. Halaxe jakinarazi zuten irailaren 22an Xabier Zabalo Mendialdea Mankomunitateko ordezkariak eta Goi-Araxes, Bidausi eta Zona 10eko Mankomunitateetako ordezkariek, Amelia Salanueva Toki Administrazioko kontseilari eta Nafarroako Hondakinen Zerbitzuko presidentarekin batera udaletxean egindako agerraldian. Lau mankomunitateen artean 64 Tona bildu dira.