Batzorde berriarekin Pilota Eskola lanean

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 29a

Aurre­ko batzordeak kargua utzi­ ondotik, komisio be­rrituarekin hasi du ikasturte berria Au­rrera Pilota Eskolak. Unai Olano, Axier Gartzia, Juanito Mariezkurrena eta Mikel Andueza dira ba­tzordekide berriak.

Baina beti bezala, adinaren arabera, talde bakoitzak bere monitoreak eta ordutegia izanen ditu: benjamin eta alebinak astearte eta ostegu­netan bilduko dira 16:30­etik 19:30era, Juan Joxe Mariñelarena eta Xabier Jaunarenarekin. In­fan­til, kadete, jubenil eta seniorrak astelehenetan 19:00etatik 22:00etara eta asteaz­kenetan 17:00­etatik 20:30­era ariko dira, Josetxo Txoperena eta Mikel Saenzekin. Neskak palaz entre­natuko dituztenak Jose­txo Txoperena eta Iera Agirre izanen dira eta astearte eta ostegunetan bilduko dira, 19:30etik 20:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun