Dena prest dago larunbatean, urriak 2, Aurrera Kirol Elkartearen urteko hitzordurik nagusietako baterako: Aurrerako Pestarako, alegia. Goiz-arratsaldez izanen dira ekitaldiak:
• 09:00: txistulariekin diana.
• 10:00-13:00: rokodromoa, tirolina eta zaldiak umeentzako plazan.
• 10:30: Aurrerako Kirol Jolasen eskutik futbol partida plazan.
• 11:00: Aurrerako pilotarien pala partida plazan.
• 12:00: Aurrerako dantzarien saioa plazan.
• 13:00: Incansables txarangarekin poteoa.
• 14:30: Aurrerako bazkideen bazkaria.
• Bazkalondoren, bazkideen Ingurutxoa plazan.
• Ondotik txarangarekin poteoa.
• 21:30: luntxa Aurreran.
22:30: Joxe Mendizabalekin dantzaldia.