Herriarena zen eremua salduko du Udalak

Kontxi KLABER 2010eko irailaren 29a

Bere garaian aipatu ez bazen ere, herriarena zen 1.131 metroko lur eremua partikularren esku utziko du Udalak. He­rri lurrak libratzeko baimena abuztuaren 30eko bileran eman zuen Nafa­rroako Gobernuak, eta horren bidez, Telleriko Erre­kako lehen poligono­ko 23. lursaila bi partikularrei salduko zaie. Lu­rra banatu eta 422 eta 709 metro koa­droko bi zati­tan geldituko da. Partiku­lar horiek ohiko etxe­bizitzak dituzten lurren titulartasuna araupe­tzea da helburua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun