Hamar neska-mutikok hasi dute ikasturtea Goizuetako eskolan

Kontxi KLABER 2010eko irailaren 29a

Hamar neska-mutiko hauek dira ikasturte honetan Goizuetako eskolara joanen direnak. Kontxi Klaber

Haizea eta Leire dira aurten hasi diren ikasle berriak

Urte asko izan dira oso haur gutxirekin mugitu dela Goizuetatik Aranora txikitxoen bila etor­tzen den garraioa. Baina badirudi azkeneko urte hauetan gorantz egin duela herriko ume­txoen kopuruak eta pixkanaka txandan-txanda eskolara mugitzeko garaia hel­tzen ari zaiela. 2009ko irailean bi berri hasi ziren eta aurtengoan bes­te bi: Haizea eta Leire. Guztira hamar haur joaten dira 3 eta 8 urte artekoak.

Pasa den urtean, Nafarroako Gobernuaren kudeaketa txar baten ondorioz, bi ibilgailutan banatuak joan ziren umeak, hiru alde batetik eta bost bestetik. Aurtengoan, ordea, elkarrekin joaten dira autobus be­rrian eta begiralea ere badute. Aipatzekoa da hamar hauek ez direla herriko haur guztiak, bes­te ba­tzuk oraindik txikiegiak dira eskolaratzeko eta badira Hernani eta Donostiako ikastetxetara joaten direnak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun