Eguraldi bikainarekin, arrakastatsua atera zen Iskibi kanpineko Euskal Jaia. Dultzaineroen doinuek eman zioten festari hasiera, eta goizuetar eta zubietarren arteko desafioak ere jendea bildu ziren. Gainera, alde gutxiz bada ere, herritarrak atera ziren garaile. Talo jateak ere ezin gehiago eman, jendea gosetua etorri zelako edo, talo guztiak jan ziren. Euskal Jaiaren ondoren, joan den asteburuan egitekoa zen mozorro festarekin eman zioten Iskibikoek denboraldiari bukaera.