Etxebizitzaren arloan, herritarrek dituzten beharrak zein diren jakin nahi du Udalak, eta horretarako inkesta eginen du heldu den hilabetean, urrian. 20 eta 40 urte bitartekoei eginen zaie galdeketa, eta bi aukera izanen dituzte: errenta soziala edo Babes Ofizialeko Etxebizitza. Horietako zein nahiago duten aukeratu beharko da.
Sei etxebizitza errentan emateko proiektua abian du Udalak, baina deus finkatu aurretik herritarren iritzia bildu nahi izan du eta horregatik erabaki du inkesta egitea. Urri osoan eginen da.