Antonio Alustizak eta 'Ttiki'k irabazi dute Oñatiko Nazioarteko Artzain txakur txapelketa

TTIPI TTAPA 2010ko ira. 28a, 11:04

Nafarroako txapelketa hainbat aldiz irabazi duen arren, Oñatin lehen aldiz nagusitu da Alustiza. TTIPI TTAPA

Hamahiru partehartzeen ondotik, lehen aldiz irabazi du artzain aresoarrak

Antonio Alustiza aresoarraren gidaritzapean, 'Ttiki' izan zen onena irailaren 26an Oñatiko Artzain Txakurren 51. Nazioarteko Lehiaketan. Hamahirugarren partehartzea zuen artzain aresoarrak Oñatin eta lehenbiziko aldiz irabazi ondotik, “ilusio handia” zuela onartu zuen.

12 artzainek parte hartu zuten txapelketan, onenetan onenek eta horietatik bost sailkatu ziren azken saiorako. 455 puntu eskuratu zituen aresoarraren ondotik, bigarrena Pierre Pommes bearnesa izan da, 'Usso' txakurrarekin (419 puntu); eta, hirugarrena, Jose Mari Jauregi Arabako txapelduna, 'Leze' txakurrarekin. Ondotik sailkatu ziren Kataluniako txapelduna, Jose Maria Pleguenzuelos “Nuca” txakurrarekin eta Bizkaiako txapelduna, Juan Egurrola, Lur txakurrarekin.

Txapelketaren ondotik, omenaldi hunkigarria egin diote azkeneko urteetan txapelketa irabazi izan duen eta dagoeneko hilda dagoen 'Bizkor' txakurrari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun