Aralarrera bisitan

Juana Mari SAIZAR 2010eko irailaren 16a

Juana Mari Saizar

Gure herriko gurutzeak beste hainbat parrokitako gurutzeekin batera, Aralarko San Migeli bisita itzuli zion irai­leko lehenengo igandean. Guardetxetik erromeria eginez, San Migel elizaren atarian meza egin zen giro ederrean. Aurtengo berrikuntza Iruñeko gazteek ekarritako gurutze erraldoia izan zen. Gurutze hau Juan Pablo II.a Aita Santuak oparitu zien munduko gazteei hainbat herrialdetan ezagu­tzera emateko. Hurrengo urtean gazteen mundu jardunaldia espainiar estatuan egitekoa denez, aurtengo urte osoa estatuan barna erabiliko dute. Pa­rrokiko gurutze guztiak agurtu zuten gurutze erraldoi hau eta Amabirjinaren relikia, San Migelekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun