Eguraldia lagun 514 lagun atera ziren mendi martxan. Herria aldatu egin zen: izugarrizko kotxeen emana, goizean goiz jendea hankak luzatzen... Eta batzuk larunbat gauetik ere etorri ziren bertan lo egin eta goizean prest egoteko. 08:00etan plaza beteta zegoen, antolatzaileak izenak hartzen eta dorsalak banatzen, denak abiatzeko urduri... Azkenean, jendeak gozatu egin zuen. Bidean zeuden hornidura postuetan guztia bukatu zen, baina plazan paella ederra eta sagardo kupel freskoa egon zen denentzat. Mendizaleei kamisetak banatu zitzaizkien amaieran. Halere, denentzat ez zirela iritsi eta batzuei beranduago bidaliko zaizkie etxera. Opariak ere banatu ziren. Antolakuntzan jende askok hartu zuen parte eta eskerrak eman behar zaizkie, urtetik urtera arrakasta handiagoa baitu mendi martxak.