Igandean jokatuko den Euskal Herriko txapelketan ariko dira Antonio Alustiza eta Ttiki txakurra

Juana Mari SAIZAR 2010eko irailaren 16a

Hamaikagarren aldiz irabazi du Nafarroako txapela

Ttiki txakurrari esker, bere hamaikagarren txapela eskuratu du Antonio Alustizak. Honen­bes­tez, zazpigarren urtez segidan, Aresora ekarri du txapela eta Ttikiren lortu duen bosga­rrena izan da.

Nafarroako Artzain Txakur Txapelketaren 43. edizioa abuztuaren 29an jokatu zen Uharte Arakilen eta hantxe lortu zuen garaipena Alustizak. Bat txakurra ere aurkeztu zuen txapelketara, urte eta erdikoa, eta seigarren sailkatu zen. Ttikik, berriz, zazpi urte ditu.

Lehenengo postu horrekin, igande honetan, irailak 19, Axpen (Bizkaia) jokatuko den Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketan parte hartuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun