Ginekologia zerbi­tzua eskaintzeko bitartekoak falta direla salatu du Leitzako EAk

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 16a

Leitzan eta inguruko herrietan ginekologia zerbitzua eskaintzeko dagoen «bitartekorik eza» kritikatu du EAk prentsara bidali duen ohar batean. Nafarroako Gobernuak kontu honekin duen «utzikeria» salatu du eta bere irudiko, «onarteziak» dira Etxarri Arana­tzeko Osasun Zentroan artatuak diren lei­tzarren ginekologiako hitzorduen atze­ra­pe­nak. Leitzako emakumeez gain, inguruko herrietakoek arazo bera dutela ere adierazi du EAk idatzian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun