Mendi Bizikleta Martxa bertan behera

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 16a

Igande honetan Pla­zaolan barna egitekoa zen Mendi Bizikleta Martxa eta Maratoi Erdia bertan behera gelditu direla jakinarazi du Plazaolako Partzuergo Turistikoak. Uitziko tunelean obran ari den enpresak esan duenez, aurreikusitako egunerako ezin izanen ditu lanak bukatu, eta Natur Bidea bere osotasunean prest egonen ez delako, martxa eta maratoi erdia ez egitea erabaki da. Oraindik beste aste pare bat joanen omen da obrak buka­tzerako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun