Mendibil Mendi Taldeak ateraldi ederra antolatu du asteburu honetarako, hilak 18 eta 19. Piriniotara joanen dira bi eguneko zeharkaldia egitera: Lescundik (960 metro) Linzara (1.350) eginen dute larunbatean eta Linzatik Lescunera igandean.
Larunbatekoa 6-7 orduko irteera izanen da, Petretxema (2.360 metro) igotzeko aukerarekin. Igandean 7-8 orduz ibili eta Hiru Erregeen Mahaia (2.428 metro) igotzeko aukera izanen da. Larunbatean, 06:15ean aterako dira plazatik autoetan eta igandean itzulera 20:00 aldera eginen dute. Larunbateko afaria, gaua eta igandeko gosaria Linzako aterpean eginen dira. Bidaia eta aterpearen prezioa 40 eurokoa izanen da. Aurrerako bazkideei 30 euro kostako zaie.
Izena emateko azken eguna asteazken hau da eta Astiz, Maimur edo mendibilaurrera@hotmail.com-en egin daiteke.