Pilota Eskolako Batzordeak kargua utzi egin du

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 16a

Aurrerako zuzendaritza­re­kin desados­ta­sunak dituelako hartu du erabakia

Aurrerako Zuzendaritza Batzordearekin di­tuz­ten «desadostasunak» tarteko, Pilota Esko­lako Batzordeko kideek kargua utzi egin dute. Prentsara bidali duten oharrean eman dute erabakiaren berri Pa­txi ­Sa­gastibeltza, Jon Iparragi­rre, Sagrario Lasarte, Vicente Hernandorena eta Juan Jose Goikoetxeak.

Zergatiaren inguruan «ez gara azalpenak ematen hasiko –diote oh­arrean–, luzea izanen li­tza­tekeelako eta gainera alde bateko ikuspegia bakarrik zabalduko ge­nukeelako». Gaineratu dutenez, «zuzendari­tzaren ustez gure erabakietan ‘pasatu’ egiten gara eta inposaketa dela me­dio, ‘behartuak’ senti­tzen gara uzteko». Lanean segi­tzeko «ilusio eta gogo guztia kendu» die­te­la ere adierazi dute ida­tzian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun