Haur Txokoa zabalik

Ttipi-Ttapa 2010eko irailaren 16a

Rosa Olaizola

Udala eta gurasoen arteko akordioari esker, irailaren 1az geroztik, zabalik dago Haur Txokoa. Argazkiko bost haurrek osatzen dute taldea Rosa Mariren zain­tzapean. Bidenabarkoz, esan, orri hau erabili nahi izan dutela haurren gurasoek haurtzaindegia sortzen lagundu duten guziei eskerrak emateko: Udalari, Aizkorbe eta Mirentxuri, eskolari, Feria Eguneko talogile taldeari, jostailu eta materiala eman dutenei, eta Rosa eta bere «laguntzaileei» batez ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun