Aresoko III Mendi Martxa inoiz baino jendetsuagoa izan zen

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 8a

Mendizaleek bista ikusgarrietaz gozatzeko aukera izan zuten Areson. Utzitako argazkia

Irailak 5ean 500 mendizale baino gehiago bildu ziren, iazko kopurua bikoiztuz

Azken bi hilabeteko oporraldiaren ondoren, Mendiko Martxen Nafarroako Zirkuitoak bere jarduerarekin hasi zen berriz ere joan den igandean, irailaren 5ean, Areson. Zonaldeko eta inguruetako 500 mendizale baino gehiago gerturatu ziren Aresora, aurtengo zirkuitoa osatu duten 8 hitzorduetatik azkenekoa disfrutatzera.

Azken bi hilabeteko oporraldiaren ondoren, Mendiko Martxen Nafarroako Zirkuitoak bere jarduerarekin hasi zen berriz ere joan den igandean, irailaren 5ean, Areson. Zonaldeko eta inguruetako 500 mendizale baino gehiago gerturatu ziren Aresora, aurtengo zirkuitoa osatu duten 8 hitzorduetatik azkenekoa disfrutatzera.

Zonaldeko mendiak ibiltzen zituen txangoa, puntual hasi zen, goizeko 8etan Aresoko plazatik. Zailtasun ertaina zuen martxa ez konpetitibo honek 26 kilometroko luzeera eta 1200 metroko desnibela zuen.

Aurreikusitako ibilbide zirkularra Aresoko plazatik hasi zen eta mendizaleak Ulizarko kaskora igo ondoren, Urkita mendi aldera abiatu ziren. Bertatik Aralarko tontor ederrak eta, eguraldia lagun, Txindoki bera ikusteko aukera izan zuten. Urkitako bueltatik Pagozelaira iritsita, Lau Mugarrietatik jo zuten mendizaleak, ibilbidea, berriz ere, Aresoko plazan bukatzeko.

Nahiz eta martxa hasi baino ordubete lehenago 250 pertsona zeunden inskribatuta, eguzkiak eta beroak beste 250 pertsona gonbidatu zituzten txangoan parte hartzera. Horren eraginez, aurreikusitako ura eta jatekoa piska bat motz geratu ziren. 4-5 orduko media batekin mendizale guztiek ibilbidea bukatzean, paella eta sagardoa hartzeko aukera ere izan zen, han zeudenen artean opariak banatzen ziren bitartean.

Aresoko III. Mendi martxaren antolatzaileak oso pozik daude bai martxaren emaitzarekin, bai izandako partehartzearekin eta hurrengo urteetan kirol-egun batez eta bista ikusgarriez disfrutatu nahi dutenen kopurua igotzen segitzea espero dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun