Igande honetan eginen da Aresoko Mendi Martxaren hirugarren edizioa

TTIPI-TTAPA 2010eko abuztuaren 31

Joan den urteko martxan, mendizaleak plazara helmugaratzen. Artxiboko argazkia

26 kilometroko ibilbidea egin beharko dute mendizaleek

DATUA | 280 mendizale bildu zituen joan den urteko Mendi Itzuliak, eta aurrekoak 100 lagun inguru.

Aurten hirugarren aldiz, Aresoko Mendi Martxa eginen da igande honetan, irailak 5. Aurreko urteetan bezala, Aresoko plazan hasi eta akituko da eta mendizaleek 26 kilome­troko eta 1.200 metroko desnibela dituen itzu­lia egin beharko dute. Bitarte horretan, Ulizar, Urkiza, Pagozelai eta Lau Mugarietan (Guratz) barna pasako dira. Mendi mar­txaren iraupena lau edo bost ordukoa da.
Goizean, 08:00etan emanen zaio hasiera martxari, eta izen-ema­tea, egun berean egitekotan 07:00etatik 07:45­era egin beharko da. Au­rre­tik ere izan da au­ke­ra, baina asteazkenean, irailak 1, buka­tze­koa zen. Izen-ematea 5 euro kostako da au­rre­tik, eta egun berean 8 euro.
Lasterketaren ondotik, kirol materiala zozketatuko dute antolatzaileek, baina horrekin batera, jatekoa, edatekoa eta opariak ere izanen dira.
Informazio gehiagorako: 948 604545; kirolmank@gmail.com; www.mendinavarra.com edo www.plazaola.org.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun