Kirol ikastaroetan apuntatzeko epea laster zabalik

Juana Mari Saizar 2010eko abuztuaren 31

Ikasturte berriarekin batera, kirol ikastaroak jarri nahi dira martxan. Aurtengoan, multifitnes, mantenimenduko gimnasia eta Gustura gure soinean Aresoko gimnasia izenekoa proposatu ditu Kirol Mankomunitateak.
Ikastaroak aurrera ateratzeko, bakoitzean gutxienez sei lagunek eman beharko dute izena. Eta multifitnesen kasuan egunak eta orduak zehaztuak daude: astelehen eta asteazkenetan  izango dira, 17:30etik 19:00etara. Prezioa 80 euro­koa izango da. Gainerakoena zehaztu gabe dago.
Apunta­tzeko epea, bestalde, irai­laren 15ean hasi eta 30ean bukatuko da. Udaletxean egitekotan, ostiraletan egin beharko da 09:00etatik 11:15­era eta bestela, astelehenetik ostegunera, 08:00etatik 15:00­era, 948 604545 telefonora deituz.
Ikastaroak urriaren 4an hasiko lirateke eta maiatzean bukatu.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun