Oso giro alai eta ederrean pasatu dira pestak, eta denen parte-hartzea eta elkarlana aipatu eta goraipatu beharrarean gaude. Hainbat otordu –sei zehazki– etxetik kanpo egin dira, plazako txosnan, eta jende asko eta asko aritu da lanean. Antolakuntza ona nabaria izan da, baina onena hainbeste lan egin ondoren, pestarako gogoa ere gelditzen zela izan da eta plazan gozatu ahal izan da.