Pestak umore onean

TTIPI-TTAPA 2010eko abuztuaren 31

Utzitako argazkia

Haur, gazte zein helduek denek izan dute San Tiburtziotan gozatzeko aukera. Argazkietan, aurtengo txupinazoa bota dutenak, pesta giroan ederki pasatzen ari den neska kuadrilla bat eta ezpatadantzariak ageri dira. Ingurutxoarekin batera, San Tiburtzio Eguneko Ezpatadantza baita dantzen artean garrantzitsuena. Eta aurten ere ez du hutsik egin. Miguel Olano, Oihan Alduntzin, Iker Urkio­la, Joseba Sagastibeltza, Eneko Zabaleta, Mikel Azpirotz, Beñat Zabaleta eta Mikel Oronozek dantzatu zuten. Azken honek, Andoni Zabaletaren erreleboa hartu zuen eta bera izan zen dantzaren bukaeran, Azpirotz eta Olano dantza lagunek aupatu zutena. Dantza hau bukatu zenean, ikurriña ere dan­tzatu zuten eta ikusleek txalo zaparrada batekin agurtu zituzten dantzariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun