Eskualdeko Talo Lehiaketa jokatuko da igandeko Taloaren Egunean

TTIPI-TTAPA 2010eko abuztuaren 31

Erakusketak, tailerra, gurdi ibilaldiak, herri kirolak... izanen dira

Plazaola Partzuergo Turistikoak Taloaren Eguna antolatu du aurten bosgarren aldiz, Udalaren babesarekin. Igande honetan, irailak 5, eginen da eta ohi bezala, egitarau osatua pres­tatu dute.

Merkatuaren irekiera 10:00etan
•Leitzako talo-egileak (Villabona eta Saralegi).
•Artisauak.
•Taloa egiteko eta baserriko tresnen erakusketa.
•Baserriko animalien erakusketa.
•Haurrentzat gurdi ibilaldiak.

Ekintza gastronomikoak: 11:00-13:30
•Eskualdeko Talo Lehiaketa: lehenengo hiru sailkatuentzat sariak banatuko dira kirolak bukatu ondotik (irabazleak 100 euro eta trofeoa eskuratuko ditu, bigarrenak 50 euro eta hirugarrenak 25). Materiala eta plan­txa antolatzaileek paratuko dituzte eta lehiaketan parte hartzea doakoa izanen da. Izen-ema­tea, berriz, aurretik (948 507205ra deituta) edo egun berean  egin dai­te­ke, 12:00 baino lehen. Parte har­tzeko Pla­zaola Partzuergo Turis­tikoaren barne dagoen udalerri batekoa izatea ezinbes­tekoa da.
•Taloarekin egindako plateren erakusketa: Musunzar, Peritza, Txoko, Elosta eta Lekuonberri ostatuek egindakoak.
•Taloa egiteko tailerra (4-14 urteko neska-mutikoentzat).

Herri Kirolak 12:00etan

•Euskal Herriko Aizkolari Gazteen Txapelketa. Tartean ariko da Eneko Saralegi.
•Nafarroako Gizonez­koen Txinga-Eramate Txapelketa. Migel Angel Sukuntzak parte hartuko du. Xehetasunak 43. orrialdean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun